USB to ISO

Oso interesgarria iruditu zait beti, sistemetako nire CD eta DVDak ISO artxiboetan gordetzea. Alde batetik, CD edo eta DVD hondatuak edo marradurak dituztenak betiko ahazteko aukeragatik eta bestetik, halako disko kopurua handi baten baliokidea USB pendrive batean mudu errazaz erabiltzeko aukeragatik.

 

CD edo DVD baten bere ISO irudi artxibo baliokidea lortzea nahiko erraza da, dagoeneko CDak grabatzeko aplikazio askok aukera hori ematen digutelako baina ez da horren gauza erraza arrankea duen USB bat ISO atxibo batera pasa nahi izatekotan (USB to ISO).

 

Kasu honetarako Folder2ISO aplikazioa erabili dezakegu. TrustFmk egindako software libreko aplikazio honek Windows sistematan erabili daiteke instaziorik gabe eta modu erraz batez lortuko dugu gure ISO artxibo baliokidea etorkizunerako edo eta ISO artxiboetan oinarritutako aukera anitzeko arrankeko sistemetarako.

Aplikazioa exekutatu, “Select folder”-en USB-aren unitatearen letra aukeratu eta “Select Output”-en lortu nahi dugun ISO artxiboaren izena ezarri. Azkenik, “Generate ISO” botoia sakatu prozesua hasteko.

 

folder2iso

 

Edozein euskarrian dagoen arrankea duen edozein sistema, ISO artxibo batean gorde dezatek modu erabilgarri honekin.

Zuentzat ere, niretzat bezain erabilgarria izatea espero dut.