PHP7 heldu da.

PHP objetuetara zuzendutako programazio lenguaia da eta zerbitzariaren aldekoa. Goi mailako “tresna” eta framework potenteetaz baliatzen da, hauen artean aipagarrienak Symfony edo Lavarel. Webguneen %80a PHP lenguaia erabiliz eskainiak direla uste da, adibide gisa hain ezagunak diren wikipedia, Facebook edo eta Yahoo.

2015ko abenduaren 3a data garrantzitsua izan zen PHP-ren historian bere 7. bertsioaren plazaratzeagatik, esate baterako 2015ean 20 urte betetzen dira bere lehenengo bertsioa Rasmus Lerdorfek atera zuenetik eta 11 urte PHP 5.0 atera zutenetik. PHP6 nahi eta ezin eta azkenean 2010ean bertan behera geratu zen horren ondoren, azkenik PHP7 “major versión”-a heldu da bere komunitatearen 2 urteko lanaren ostean.

Errendimendua

Errendimendua edo etekinaren aldetik hobekuntzak haundiak izan dira, Zend eta PHPNG taldearen kideek diotenaren arabera PHP7-ra eguneratze soilarekin 2 aldiz azkarragoa den karga lortzen da kodearen lerro bakarra ikutu gabe, berez, PHP7-k segunduko eskaera bikoitza prozesatzeko gai baita.

fw-php7-performance

PHP7 PHP5.6 baino bi aldiz azkarragoa dela esan dezakegu gaur, baina aldi berean memoriaren erabilera nagusiki murriztua izan da.

Azken finean, WordPress, Magento edo Drupal bezalako Web edo CMS aplikazioen errendimendua handituko da erabiltzaile guztien onerako Zend taldearen hurrengo infografian ikusi daitekeen bezala.

wp-php7-performance

Funtzionamendua

PHP7-n zaharkituriko API eta funtzioak ezabatu dira espazioa husteko eta errendimendua hobetzeko.

64 biteko osoak eta artxibo handiak onartuak izango dira PHP7 64 biterako sostengua eskeintzen baitu. Izenik gabeko klaseak, retrokonpatibilitate eta exzeptzioen kudeaketarako hobekuntzak kontutan hartu dira eta aldi berean operatzaile berriak egokitu dira “<=>” konparatzaile konbinatua edo “??” operatzaile ezgai koaleszentea bezalakoak.

Orain int, bool, float eta string datu tipoak onartu daitezke funtzioetara bidaltzen diren parametroetan eta baita funtzioetatik jasotzen direnetan ere.

Laburbilduz, PHP7-ren hobekuntzak handiak dira eta berriaren oiartzuna oso zabala izaten ari da baina PHP7-ra eguneratzeko pausua emateko prest baldin bazaude kontutan izan beharko dituzu inkonpatibilitate eta ezaugarri berriak daudela batez ere produkzioaren esparruetaz ari bagara.

 

Informazio iturri eta esteka interesgarriak:

Oficial PHP 7.0.0 Released
Guía de migración
Probamos PHP7: La batalla por el rendimiento
Getting Ready for PHP 7 – Digital Ocean
Symfony ya es 100% compatible con PHP7
Novedades de PHP7
PHP 7 Características y Fecha de Lanzamiento – Codemaxter