Sare sozialen profil ezberdinetara esteka hizkuntzaren arabera WordPress blogetan

Blog bat hizkuntza ezberdinetan izatekotan baliteke sare sozial berean profil ezberdinak izatea hizkuntza bakoitzarentzat. Kasu honetan sare sozial baten ikono bera hizkuntzaren arabera esteka edo link ezberdinarekin azaltzea interesgarria izan daiteke.

 

Post honetan, “Theme”-aren azpiegituran aldaketa nola egin azaltzen da hizkuntzaren arabera ikonoaren esteka egokia izen dadin.

Kasu honetan WPML plugina erabiltzen ari naiz Web ataria 3 hizkuntzatan erabili ahal izateko. Plugin honek “ICL_LANGUAGE_CODE” konstantea erabiltzen du orrialdea zein hizkuntzatan ikusten ari den adierazteko. Konstante hau erabiliz If-Else baldintzako buklea erabiliko dut profil ezberdinetako estekak bereizteko hizkuntzaren arabera.

Lehenik eta behin, ikonoa azalarazten duen kodea topatuko dut. Honek WordPresseko Theme-aren arabera ezberdina izango da. Kasu honetan Firefox nabigatzaile erabilita ikonoaren gainean “ikuskatu elementua” egiten dut eta HTML kodea topatu irudian ikusi daitekeen moduan. (Beste nabigatzaileekin ere gauza bera egin daiteke).

 

MiltiSocialsD1

Gero, Theme-aren artxiboa topatu beharko da non lehen ikusitako kodea dagoen sere sozialetarako estekekin. Kode edo textu zehatz bat artxibo ezberdinetan bilatzeko badira hainbat aukera, nik, Notepad++ aplikazioa erabili dut. (Bilatu – Bilatu artxiboetan).

 

MiltiSocialsD2

Behin kodea artxiboan topatu delarik If-Else egitura txertatuko dut PHP lengoaia erabilita zeinekin profil ezberdinetarako estekak bereiztuko ditut hizkuntzaren arabera.

 

MiltiSocialsD3

 

Jatorrizko kodea:

echo esc_url($accesspresslite_settings['accesspresslite_twitter']);

Erantsitako kodea:

	// Modification for different Twitter link in different languages
	if (ICL_LANGUAGE_CODE == 'eu') {
	echo http://twitter.com/ikerbit_eus;;
	} elseif (ICL_LANGUAGE_CODE == 'es') {
	echo http://twitter.com/ikerbit_es;
	} else {
	echo esc_url($accesspresslite_settings['accesspresslite_twitter']);
	}