Txertatu azken berriak orrialde estatiko batean RSS parser-arekin

Web proiektu bat egin baino lehen hainbat atal kontutan hartu behar dira. Gehienetan orrialde dinamikoa eraikiko dugu edukia aldakorra izango bada edo zenbait pertsona kudeatuko badute. Aldiz, proiektu estatikoa komenigarriagoa da Web arinetan edo edukia aldatzeko intentziorik ez dagoenean.

Kasu zehatzetan atal dinamikoa izango duen Web estatikoa komenigarria izan daiteke, adibidez, bakarrik “azken berriak” atala duen Web estatikoa.

Post honetan, SimplePie RSS parser-a erabiliz, eduki dinamikoa web orrialde estatikoetan nola txertatu ikusiko dugu.

RSS edo ATOM feed-ak parseatu dezakeen PHP liburutegia da SimplePie eta erabilera erreza du WordPress bezalako blogetan.

Web aplikazioaren esteka honetan ikusi daiteke nola orrialde estatiko batean azaltzen diren jatorrizko blog baten sarrera kopuru baten irudi eta deskribapenak.

RSS_parser

SimplePie klasea erabiliz post edo sarrera bakoitzeko objetu bana sortuko dugu.

$feed = new SimplePie();
$feed->feed_url($urlfeed);
$feed->set_cache_location("cache";);
$feed->init();
$feed->handle_content_type();

Klase berak eskeintzen dizkigun metodoak erabiliz eta bi funtzioen laguntzarekin objetu edo post bakoitzeko irudi eta deskribapenak lortuko ditugu.

$feedDescription = $item->get_content();
$image = returnImage($feedDescription);
$image = scrapeImage($image);
$image_url= $item->get_permalink();
$description = $item->get_description();

Esteka honetan Web aplikazioaren kodea deskargatu dezakezue eta nahi izanez gero, bererabili, Web estatiko batean eduki dinamikoa txertatzeko.